BETEBEHARRAK ELKARTEAN - Aisialdia, arrauna eta piragua atala

Une honetan, arrauna eta piraguako sotora sartzeko baimena dugu (EZ gimnasioan ezta goiko aldageletan ere), baina araudi hau bete behar dugu nahitaez

Hemendik jeitsi dezakezue informazioa: Ikusi hemen

Une honetan, arrauna eta piraguako sotora sartzeko baimena dugu (EZ gimnasioan ezta goiko aldageletan ere), baina araudi hau bete behar dugu nahitaez:

 

1) Hitzordua eskatzeko sistema

Debekatuta dago sotora aldez aurretik hitzordurik gabe sartzea.
Horretarako, bazkideek 943 640 161 telefono-zenbakira deitu behar dute (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara) edo mezu elektroniko bat bidali “Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.” helbidera.
Mezu horretan, izen-abizenak, eguna, ontzia bila sotora sartzeko ordua eta materiala gordetakoan sototik irteteko ordua adierazi behar da.

Bazkide bakoitzak bere txanda izan beharko du eta berandu iristen bada txanda galduko du.

 

2) Instalazioetara iristean

Sotoaren sarreran, erabiltzaileak eskuak garbitu beharko ditu gel hidroalkoholikoarekin.

Erabiltzaileak instalazioetara kirola egin behar duen arroparekin jantzita etorri beharko du, eta arropa berarekin atera beharko du haietatik.
Soto barruan ezin da arroparik aldatu eta, beraz, ezin izango da motxilarekin sartu (poltsa txiki bat onartuko da, xira bat edo antzeko ordezko arropa sartzeko).

Piraguako sotoaren aldagela, dutxa eta takilak itxita daude.

Komuna larrialdietan soilik erabiliko da. Erabiltzen bada, garbitu eskuak eta elkarteak jarriko duen produktu desinfektatzailearekin lainoztatu erabilitako gainazal guztiak.

 

3) Sotoan

Gehienez 2 lagun piraguako sotoan eta 6 arraunekoan (bi metroko segurtasun tartea utzi behar da, gutxienez).

Erabiltzaile gehiago zain egonez gero, horiek kanpoan itxaron beharko dute ilaran, betiere segurtasun tartea errespetatuz (2 metro).

Sotoan ahalik eta denbora gutxien egon behar da. Ontzia eta arrauna hartu eta uzteko behar dena.

Azalera komunak ahalik eta gutxien ukitu. Norberaren materiala bakarrik erabili.

 

4) Pantalanan

Pantalanara eskuineko arrapalatik jaitsiko da (kanalara begira). Ezkerreko arrapalatik igoko da.

Ontziratzen edo lehorreratzen ari diren pertsonekiko segurtasun-distantzia beti mantenduko da.

Gehienez ere 6 lagun egonen dira pantalanaren azalera zurian.

 

5) Garbiketari dagokionez

-Eskuak maiz garbitu, urarekin eta xaboiarekin edo gel desinfektatzailearekin.

-Eztul edo doministiku egitean, sudurra eta ahoa ukondoarekin estali edo botatzeko zapi bat erabili. Ondoren, eskuak garbitu eta zapia berehala paperontzira bota.

-2 metroko distantziari eustsi.

-Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

-Kanpotik datorren materiala (mugikorra, giltzak, betaurrekoak, erlojua, eskumuturrekoak, eraztunak…) 70º-ko alkohol desinfektatzailearekin edo uretan disolbatutako lixibarekin garbitu.

-Covi-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero, Osakidetzari jakinarazi.

-Sintoma baten susmorik izanez gero elkartean sartzeko debekua.

- Elkarteak sotoan hainbat kartel jarriko ditu goian aipatutakoei erreferentzia eginez.

 

6) Zehapenak

Arestian aipatutako edozein arau betetzen ez bada, erabiltzailea kanporatu ahal izango da gutxienez 30 eguneko epean.

 

Agintariek ezartzen dizkiguten arauak aldatu bezain laster helaraziko dizkizuegu.

Nahitaez bete beharreko neurriak betetzeko eta erantzukizunez jokatzeko dei egin nahi dugu.

Argibideren bat behar izanez gero, laguntzeko prest gaituzue.

Besterik gabe, har ezazue agur bero bat.