GIMNASIOARI BURUZKO OHARRA
Irailak 21era arte ez da irekiko

Hondarribia AEko zuzendaritzak, tamalez, gimnasioa irailaren 21era arte ez irekitzea erabaki du (ordura arte ez baita traineru denboraldia amaitzen).

Izan ere, gure arraunlarien entrenamenduak gimnasioko jarduerekin uztartzea bateraezina da, hori guztia Kirol Kontseilu Gorenak ezarritako arauen arabera.

Edukiera-murriztapenak (-% 50) eta une oro hartu beharreko higiene-neurriak (2 metrotik gorako segurtasun-tartea erabiltzaileen artean, sartzeko txandak, etab.) bateraezinak dira instalazioko erabiltzaile guztien osasuna bermatzeko (arraunlariak eta gimnasioko abonatuak).

Oso ondo hausnartutako eta deitoratutako erabakia da. Barkamena eskatzen dugu gure zerbitzuak 100 x 100ean eskaini ezin ditugulako, baina egungo egoerak eta ezarritako arauak betetzeak erabaki hori hartzera behartzen gaituzte.

Argibideren bat behar izanez gero, laguntzeko prest gaituzue.

Laster gimnasioan elkar ikusiko dugulakoan, besterik gabe, har ezazue agur bero bat.


Komunikatua PDFn: Gimnasio oharra