2017ko BANDEREN BEDEINKAPENA
Mª Carmen Aristizabal izango da aurtengo amabitxia.
Banderen bedeinkapena 2016

Urtero bezala, azaroaren azken larunbatean, Hondarribia Arraun Elkarteak banderen bedeinkapena ospatuko du. Aurten, azaroaren 25ean izango da, urtean zehar lortutako 14 banderak bedeinkatuz.

Ordutegia eta ibilbidea aurreko urtekoen antzerakoa izango da: Eguerdiko 12ak eta laurdenetan, arraunlariak eta zuzendari-kideak Abiyuan Eskifaiarekin batera, elkartetik aterako dira Kale Nagusirako bidea hartuz. Udaletxean udalbatzako-kideak gehituko dira eta 12 t'erdietan meza Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mari elizan burutuko da.

Aurtengo denboraldia bikaina izan da Hondarribia Arraun Elkartearentzat, Eusko Label Ligako bost banderak azpimarratuz.

Denetara, 14 bandera bedeinkatuko dira hurrengo larunbatean. Banko mugikorreko hiru bandera, beste hainbeste traineriletan eta zortzi A traineruak lorturikoak, hoietako bost Eusko Label Ligan irabaziz.

Hauek izango dira bedeinkatuko diren 14 banderak:

  • Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVI Liga. (Infantil maila).
  • Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVI Liga. (Kadete maila).
  • Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVI Liga. (Jubenil maila).
  • Trainerilen XXXIV. San Telmo Saria. (Trainerilak. Zumaia).
  • Gipuzkoako trainerilen Liga. (Senior maila).
  • Gipuzkoako trainerilen Txapelketa. (Senior maila).
  • Oriaren traineru Jaitsiera.
  • I Bandera Femegu. (Trainerua).
  • Euskadiko Ibilbide Luzeko Traineru Txapelketa.
  • Orioko XXVII. Estropadak (ACT)
  • Bandera Adegi (ACT)
  • Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriña (ACT)
  • XXXV Bandeira Concello de Moaña (ACT)
  • Bermeo Hiriko XXXV. Bandera (ACT)

 

Aurtengo amabitixia Mª Carmen Aristizabal izango da, arraunlari oso zalea eta ALKAIN elkarteko laguntzaile eta kolaboratzaile historikoaren arima.

Meza bukatu eta banderak bedeinkatu ondoren, arratsaldeko ordu batak eta laurden aldera, Arrantzaleen Hermandadera abiatuko dira, bertan bukatuz.

Azkeneko urteen antzera, arraunlari, zuzendari-kide, babesle eta gonbidatuak Alameda Jatetxean elkartuko dira denboraldiari amaiera emateko.