Lortutako akordio berriari esker, HIRU hurrengo denboraldietan (2020-2021-2022) Hondarribiko emakumezkoen traineruak ASCENSORES BERTAKO IGOGAILUAK izena eramaten jarraituko du.
Honen bidez, ASCENSORES BERTAKO IGOGAILUAK eta HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAren arteko babes-hitzarmenaren berritzea iragartzen dugu.
Igogailuen mantentze-lanen marka anitzeko sektorean lider den enpresa gipuzkoarrak gure elkartearekin lankidetzan aritu da 2018. urtetik aurrera. Lortutako akordio berriari esker, HIRU hurrengo denboraldietan (2020-2021-2022) Hondarribiko emakumezkoen traineruak ASCENSORES BERTAKO IGOGAILUAK izena eramaten jarraituko du.
Akordio berri honen bidez, Ascensores Bertako Igogailuak emakumezkoen kirola orokorrean eta bereziki gure eskualdeko arraunaren alde berretsi du. Bi erakundeen arteko akordioa orain arte oso emankorra izan da eta gure emakumezko traineruak aurreko denboraldietan bilakaera garrantzitsua izan du. Hemendik aurrera helburua aurrera egiten jarraitzea eta emakumeen arraunaren elitean gure trainerua sendotzea izango da.HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEtik Ascensores Bertako Igogailuak babesaren hitzarmena berritzeagatik erakutsitako laguntza eta konfiantza eskertu nahi dugu, bereziki egun hauetan guztiok hain egoera zaila bizitzen ari garenean.