BETEBEHARRAK ELKARTEAN -AISIALDIKO PIRAGUA eta ARRAUNA ATALA

Une honetan, arrauna eta piraguako sotora sartzeko baimena dugu (EZ gimnasioan ezta goiko aldageletan ere), baina araudi hau bete behar dugu nahitaez

Hemendik jeitsi dezakezue informazioa: Ikusi hemen

Une honetan, arrauna eta piraguako sotora sartzeko baimena dugu (EZ gimnasioan ezta goiko aldageletan ere), baina araudi hau bete behar dugu nahitaez:

1) Instalazioetara iristean

Sotoaren sarreran, erabiltzaileak eskuak garbitu beharko ditu gel hidroalkoholikoarekin.

Komuna erabiltzen bada, garbitu eskuak eta elkarteak jarriko duen produktu desinfektatzailearekin lainoztatu erabilitako gainazal guztiak.

2) Sotoan

Gehienez 8 lagun piraguako sotoan eta 12 arraunekoan (bi metroko segurtasun tartea utzi behar da, gutxienez).

Erabiltzaile gehiago zain egonez gero, horiek kanpoan itxaron beharko dute ilaran, betiere segurtasun tartea errespetatuz (2 metro).

Sotoan ahalik eta denbora gutxien egon behar da. Ontzia eta arrauna hartu eta uzteko behar dena.

Azalera komunak ahalik eta gutxien ukitu. Norberaren materiala bakarrik erabili.

3) Pantalanan

Pantalanara eskuineko arrapalatik jaitsiko da (kanalara begira). Ezkerreko arrapalatik igoko da.

Ontziratzen edo lehorreratzen ari diren pertsonekiko segurtasun-distantzia beti mantenduko da.

Gehienez ere 6 lagun egonen dira pantalanaren azalera zurian.

4) Garbiketari dagokionez

-Eskuak maiz garbitu, urarekin eta xaboiarekin edo gel desinfektatzailearekin.

-Eztul edo doministiku egitean, sudurra eta ahoa ukondoarekin estali edo botatzeko zapi bat erabili. Ondoren, eskuak garbitu eta zapia berehala paperontzira bota.

-2 metroko distantziari eustsi.

-Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

-Kanpotik datorren materiala (mugikorra, giltzak, betaurrekoak, erlojua, eskumuturrekoak, eraztunak…) 70º-ko alkohol desinfektatzailearekin edo uretan disolbatutako lixibarekin garbitu.

-Covi-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero, Osakidetzari jakinarazi.

-Sintoma baten susmorik izanez gero elkartean sartzeko debekua.

- Elkarteak sotoan hainbat kartel jarriko ditu goian aipatutakoei erreferentzia eginez.

5) Zehapenak

Arestian aipatutako edozein arau betetzen ez bada, erabiltzailea kanporatu ahal izango da gutxienez 30 eguneko epean.

 

Nahitaez bete beharreko neurriak betetzeko eta erantzukizunez jokatzeko dei egin nahi dugu.

Besterik gabe, har ezazue agur bero bat.

Zuzendaritza Batzordea