NT2-HONDARRIBIAKO NESKEK ZORTZIGARREN AMAITU DUTE GIPUZKOAKO LIGA TRAINERUAREN ITZULERAN

Bi urte ondoren, Hondarribia Arraun Elkarteak emakumezkoen trainerua osatzeko helburua lortu du.

2013. urtetik Ama Guadalupekoak ez zuela emakumezko traineru bat uretara ateratzen. Horretan lanean aritu ondoren, 2016an helburua bete egin da.

Klubak Joserra Oiarzabal oiartzuarrarekin kontaktuan jarri zen nesken talde bat osatzeko eta lehiatzeko. Talde gazte eta gehiengoak hasiberriak, poliki txapelketa-erritmoa hartzen joan da.

Helburu nagusia bete egin da. Estropadak aurrera joan ahala, talde berri honek erritmoa hartzen joan da, eta erritmo horrek, denbora gutxi barru, gainontzeko traineruen mailara hurbiltzeko balio izango du.



NT2-HONDARRIBIAko neskek lehiatzen aritu dira udan zehar Gipuzkoako Ligako 14 jardunaldietan beste 8 taldeekin, Euskotren Ligarako bi sailkatze estropadetan eta Gipuzkoako Txapelketan.

DEUSTO eta ARRAUN LAGUNAK - DONOSTIAKO BERDINTASUNA klubek baita ere emakumezkoen trainerua atera dute uretara. NT2-HONDARRIBIA, C.R. COLINDRES taldearen aurretik bukatu du Liga eta DEUSTOren denboretara hurbildu egin dira azkenengo estropadetan.


Ondoren, NT2-HONDARRIBIAko emaitzak Gipuzkoako Emakumezkoen Ligan:

- Ekainak 19 (Hondarribia, Gipuzkoa): 8.

- Ekainak 25 (Pasai Donibane, Gipuzkoa): 8.

- Ekainak 26 (Getaria, Gipuzkoa): 8.

- Uztailak 2 (Deustu, Bizkaia): 9.

- Uztailak 9 (Orio, Gipuzkoa): 7.

- Uztailak 10 (Donostia, Gipuzkoa): 7.

- Uztailak 16 (Orio, Gipuzkoa): 6. (ez puntuagarria)

- Uztailak 23 (Errenteria, Gipuzkoa): 8.

- Uztailak 30 (Zumaia, Gipuzkoa): 5. (ez puntuagarria)

- Abuztuak 6 (Ondarroa, Bizkaia): 8.

- Abuztuak 7 (Pasai San Pedro, Gipuzkoa): 8.

- Abuztuak 15 (Zarautz, Gipuzkoa): 8.

- Abuztuak 20 (Colindres, Kantabria): 9.

- Abuztuak 27 (Errenteria, Gipuzkoa): 8.


Zorionak egindako lanagatik zuen lehenengo urtean!