WEB ORRIALDE "BERRIA" HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEARENTZAT

Diseinua berritu eta arraunlari-taldeen edota klubeko informazioa eguneratu egin dira.


2016ko denboraldia kirol berriekin etorri zen, baina baita ere, komunikazio-arloan. Denboraldi hasieran, Hondarribia Arraun Elkarteak Facebook eta Instagram sare sozialetan kontua ireki bazuen, orain web orrialdeak protagonismoa hartzen du.

Hemen, klubeko informazioa aurkituko duzu: udako aktibitate eskaintzak, historia, zuzendaritza edota Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruen arraunlari-taldeak.

Gainera, azkenengo urteetako argazki-galeria zabal bat ikusteko aukera izango duzu Ama Guadalupekoaren arrakastak gogora ekartzeko.



Ondo informatua egoteko, klubeko berriak aurkituko dituzu web orrialde honetan. Gainera, ez ahaztu gure sare sozialetan sartzea eta jarraitzea: Twitter (@HondarribiaAE), Facebook (Hondarribia Arraun Elkartea) eta Instagram (Hondarribiarraun).