SAILKATZE-ESTROPADAKO EMAITZAK, DESBERDINAK NT2-HONDARRIBIAKO BI TRAINERUENTZAT

Mutilen traineruak denborarik hoberena lortu du eta sailkatu egin da Kontxako bi jardunaldietarako; neskek, ostera, sailkapena ez dute lortu.

Irailak 1ean ospatutako sailkatze-estropadan, NT2-HONDARRIBIAko bi traineruek parte hartu dute Kontxako Banderako bi jardunaldiak jokatzeko postu bat lortzeko.

Nesken sailkatze-estropadan, NT2-HONDARRIBIAk zortzigarren amaitu du, C.R. A CABANA FERROL eta C.R. COLINDRES gaindituz. Ama Guadalupekoak 22 segundotan ez du hobetu DEUSTU-BILBAOren denbora, zazpigarren sailkatua.

Modu honetan, NT2-HONDARRIBIAko neskek amaitutzat ematen dute denboraldia.

Mutiletan, NT2-HONDARRIBIAk denborarik hoberena lortu du, 20 minututik beherako marka egin duenetariko barraka izanez (19'54''80).



Lehenengo jardunaldiko tandak horrela geratu dira:

1go txanda: NT2-HONDARRIBIA, ORIO BABYAUTO, SAN JUAN IBERDROLA eta KAIKU PRODUCHA.

2. txanda: BERMEO URDAIBAI AVIA-CAMPOS-ENAGAS, ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA, TIRÁN-PEREIRA eta DONOSTIARRA A.E.


(Argazkia: Hondarribiako Hitza)