NT2-HONDARRIBIA BIGARREN KONTXAKO BANDERAN

Ama Guadalupekoak BERMEO URDAIBAI AVIA-CAMPOS-ENAGASen zortzi segundutara bukatu du bi jardunaldien denborak batu ondoren.

BERMEO URDAIBAI AVIA-CAMPOS-ENAGAS Kontxako Bandera preziatuarekin egin da, NT2-HONDARRIBIA, KAIKU PRODUCHA eta SAN JUAN IBERDROLA gaindituz.

Ama Guadalupekoak bigarren jardunaldira aukerekin irItsi da. Alde txikia zegoen Bermeo eta Hondarribiarren artean, 1''78 segundokoa.

Bigarren jardunaldian, Hondarribia eta Bermeo, bigarren eta lehenengo kaletik, helburu bakarra bilatu dute: Kontxako Bandera irabaztea. Ziabogan, bi traineruek denbora berbera markatu dute.

Azkenean, BERMEO URDAIBIA AVIA-CAMPOS-ENAGASek denborarik onena egin du (19'52''52), NT2-HONDARRIBIA bigarren postua lortuz(19'59''58).

Ama Guadalupekoak bigarren postuan bukatu du, Bermeo-Urdaibai 2016ko Kontxako Bandera irabaziz.