2016ko BANDEREN BEDEINKAPENA
María Pilar Lazkanotegi Arrasate aurtengo amabitxia da.


Urtero bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak azaroaren azken larunbatean banderen bedeinkapena ospatuko du. Aurten, azaroaren 26an izango da, 19 bandera bedeinkatuz, urtean zehar lortutakoak.


Urte honetako amabitxia María Pilar Lazkanotegi Arrasate da. Elkarteak urtero amabitxia aukeratzen du, bere erlazioa eta laguntza elkartearekiko eskertuz.


Ordutegia eta ibilbidea aurreko urtekoen antzerakoa izango da: eguerdiko 12ak eta laurdenetan elkartetik atera. 12 t'erdietan meza Santa María de la Asunción y del Manzano elizan.


Meza bukatu eta banderak bedeinkatu ondoren, arratsaldeko ordu batak eta laurden aldera, Arrantzaleen Hermandadera abiatuko da, bertan bukatuz.


Azkeneko urteen antzera, arraunlari, zuzendari-kide, babesle eta gonbidatuak elkartuko dira Alameda Jatetxean denboraldiari amaiera emateko. Aurten, klubak Ekaitz Aznarri urrezko intsignia jarriko dio. Orain arte izandako arraunlariak ez du taldean jarraituko datorren denboraldian.









Hauek izango dira bedeinkatuko diren banderak:


Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XV Liga (Jubenil maila).

Trainerilen XXXIII San Telmo Saria.

VII Test de Traineras de San Pedro (descenso de traineras).

Lekeitioko XXXVIII. Ikurriña (Trainera).

VII Bandera Iberdrola (Trainera).

Mutrikuko XVII. Ikurriña (Trainera).

Gipuzkoako Traineru Txapelketa.

Euskadiko traineru Txapelketa.

Campeonato de España de Traineras.

IV Bandera Euskadi Basque Country (TKE).

XV Bandera Astillero (TKE).

XXVI. Orioko Estropadak (TKE).

VI Bandera Euskolabel (TKE).

VII Bandera de Bilbao (TKE).

Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurriña (TKE).

Bandera Diputación Foral de Gipuzkoa (TKE).

XXXII. Zumaiako Ikurriña (TKE).

IV Bandera Caixabank (TKE).

(Argazkia: Ekaitz Retamosa).