TRAINERUAREN PISUA SAGARDOAN

Ama Guadalupekoa trainera Ola Sagardotegian trainerua pisatzen

Ola Sagardotegiak igandean Hondarribia Arraun Elkarteari bere traineruko pisua sagardoan eman zion.



Sagardotegikoak elkarteari Gipuzkoako txapelketa irabazten duen bakoitzean bere pisua emateko promesa jarraitzen dute. Baskulak 207 kilo pisatu zituen eta arraunlariak sari hori eraman zuten. Eskerrik asko Ola. Txotx!