AFRIKA ELKARREKIN BAI HARAMBEE ALDE
Ekimen honen helburua, emakume afrikar gazte talde bat sukaldari izateko eta bere ostalaritza ikasketak Kenya-n egiteko duten ametsa betetzea da.

Iragartzen dizuegu Hondarribia Arraun Elkarteak bat egin duela Afrika Elkarrekin Bai Harambee GKEak bultzatutako ekimen solidarioarekin. Ekimen honen helburua, emakume afrikar gazte talde bat sukaldari izateko eta bere ostalaritza ikasketak Kenya-n egiteko duten ametsa betetzea da. Afrikan emakumeak oso mugatuta du heziketara sarbidea. Bizi den pobreziaren ondorioz, gehienetan oso gaztetatik ezkontzen dituzte. Horregatik, emakumearen heziketan inbertitzeak, autonomoagoa izateko aukera ematen dio eta horrela familia eta herria aurrera ateratzeko gaitasuna ematen dio.

BIDEOA HEMEN IKUSGAI

Afrika Elkarrekin Bai, joan den urtean hasi zen Rafa Gorrotxategi, Ignacio Muguruza, Íñigo Lavado, Roberto Ruiz, Gorka Txapartegi, Felix Manso, Gorka Irisarri, goi mailako sukaldarien laguntzarekin... bere kolaborazioarekin Bidasoaldean eta Tolosaldean bi afari solidario antolatu zituzten eta lortutako diru laguntza bere ostalaritza ikasketak amaitzen ari diren 12 neska afrikarrentzat bideratu zuten.

Aurten, Hondarribia Arraun Elkarteak beste 13 neska gehiagori laguntza eskaini nahi dio “13 Arraunlari – 13 Sukaldari” lemaren barne. Nola? Afrika Elkarrekin Bai ezagutaraztea lagunduz. Lehenik, zuei arraunlari eta bazkideoi, gero arraun denboraldiaren zehar jarraitzen diguten zale guztioi eta Euskal Herri gizarte osoari. Iraila eta Urriaren artean Hondarribian, Urola Kostan eta Tolosaldean antolatuko diren afari solidarioetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta baita ere zuen senide, lagun, ezagunak, etab., parte hartzera anima dezazuela eskatzen dizuegu. Jasoko den diru languntza 13 neska hauentzat zuzenduko da.

 

Ikus dezakezuten bezela bidaltzen zaituztegun bideoan, badaukagu jadanik jarraitzaile talde polita Kenian. Indarra eta adorea bidaltzen digute laister hasiko den traineru denboraldirako. Eskerrik asko!!!

 

Informazio gehiago aurkitu dezakezue Afrika Elkarrekin Bai Harambeeren Web orrian, sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram) eta YouTubeko kanalean. Bertan, beste batzuen artean, egindako bi afari solidarioen bideoak aurkituko dituzue.