HAEko ESKIFAIEN AURKEZPENA 2019
Igandean, ekainak 23, 20:00tan Portuko elizaren atzekaldean izango da.

Igandean, ekainak 23, San Joan bezpera jai eguna dela eta gure hirian ohitura den bezala, HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAk, 2019. traineru denboraldirako,  bere arraunlarien aurkezpena ospatuko du. Ekitaldia 20:00tan Portuko elizaren atzekaldean izango da.

Aurten ere, eta dagoenekeo 27 urte dira, Hondarribia A. Eak gizonetan 2 traineru aurkeztuko ditu. Lehena, Eusko Label Ligan (ACT) arituko da eta bigarrena ARC 2 Ligan.

Bestetik emakumeen trainerua, bigarren urtez jarraian, Eusko Tren Ligan arituko dira.

Aurkezpena ondoren eta ohikoa den bezala, hurbildutako umeek Hondarribiko arraunlariekin batera argazkiak atera ahalko dutuzte. Egun horretan ere “txahaltxitxa” eta txahal hanburgesa Gernikako piperrekin, San Miguel garagardoa eta Ola Sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Amaitzeko dantzariak eta San Joan bezperako sua piztuko da.

2018 Urteko aurkezpenean

Zale guztiak gonbidatuak daude ekitaldi garratzitsu honetara.

HONDARRIBIA A.E.

Zuzendaritza Batzordea