URREZKO EZTEIAK HAE JARDUERA NAGUSIAK 2019 - 50 URTE HAE
Hauek izango dira klubaren 50. urteurrena ospatzeko egingo diren jarduera nagusiak

“Hondarribia Arraunean 1845etik” liburua, ikus-entzunezkoa eta CDaren argitalpena.

Koldo Ortega, Luis María Aguirre eta Inaxio Nogueras, boluntarioen lanari esker“ Hondarribia Arraunenan 1845etik” liburua argitaratu da. Hondarribian arraunaren historiari buruz idazten den lehen liburua da,  eta bertan  Hondarribiko arraunaren historia luzeari buruzko urteurren eta datu nagusiak jasotzen dira.

Era berean, Marcos Sodupe eta Joseba Arozenaren eskutik ikus-entzunezko bat ekoiztu da, Hondarribia arraunaren historia kontatzen duena.

Aurreko bi lanez gain, Hondarribiko Hiria Musika Banda, Parrokiako Abesbatza, Abiyuan Txaranga eta Mikel Garikoitz kantautorean laguntzari esker, Cd bat grabatu da arraun munduari buruzko gaiekin. Kanta guztietatik nabarmendu behar dira bereziki  Mikel Garikoitzek konposatutako bi kanta berri : “Urekian” eta “Bihotz-Bihotzekoa”, hauek Jesus Mari Mendizabalen (Bizargorri) letrarekin.  

Lan hirukoitz hau Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean aurkeztuko da, uztailaren 18 eta 23an, arratsaldeko 20:00tan Sarrera irekia izango da. Bertara joateko sarrerak (18koak) elkarteko dendan eta turismo bulegoan egongo dira eskuragarri bihartik aurrera. (23koak 19tik aurrera) Pertsona bakoitzak 2 sarrera eskuratu ditzake soilik.

 “Hondarribia Arraunean 1845etik” erakusketa:

 Hurrengo abuztuaren 6an “Hondarribia Arraunenan 1845etik”erakusketa zabalduko da, eta Hondarribiko Itsas Etxeko eraikinean zabalik egongo da abuztuaren 26ª arte.

 Boluntario askoren laguntzari esker, Matías Guilló eta Ana Iza nabarmenduko genuke, eta Jose Mari Elduayenen zuzendaritzapean,  abuztuan zehar ikusi ahal izango da Hondarribian arraunaren historiari buruzko erakusketa zoragarri hau.

 Euskadiko Traineru Txapelketa:  

 Datorren uztailaren 31n, San Inazio egunean, eguerdiko 12:00etan burutuko da Euskadiko Traineru Txapelketa.

 Arraunlarien Eguna:

Urriaren 26an, larunbatean, “Arraunlarien Eguna” antolatuko da Klubaren instalazioetan. Eguna gure klubaren zati izan diren  ehundako arraunlari, zuzendari eta boluntarioak biltzeko aprobetxatuko dugu.

Klubeko instalazioetan egindako bileraren eta animatuenetzako entrenamenduaren ondoren, Anaitasun bazkaria egingo da erabakitzeko dagoen tokiren batean.

 Ziaboga Dokumentalaren emanaldia eta Arraunaren lehena, oraina eta etorkizunari buruzko Elkarrizketa-Eztabaida.

Udazken bukaeran, zehazteko dagoen datan, Iñaki Pinedoren “Ziaboga” dokumentala emango da.

Emanaldiaren ondoren, lehen mailako gonbidatuekin elkarrizketa-eztabaida burutuko da arraunaren lehena, oraina eta etorkizunari buruz.

50 urte aurkezpena hondarribia arraun