Honen bidez, Hondarribia A.Eko kide guztiei "HONDARRIBIA ARRAUNEAN 1845etik" liburua, ikus-entzunezkoa eta CD musikala eskura dituzuela jakinarazten zaizue. Hori dela eta, Arrantzaleen Kofradiak Bernat Etxepare kaleko 6. zenbakian duen DONE PEDRO dendan jaso dezakezue.
Horretarako, bazkidea NANarekin aurkeztu behar da eta adin nagusiko bazkideei bakarrik emango zaie liburua.
Era berean, liburua 35 euroko prezioan eros daiteke, bai Zuloaga kalean dagoen klubaren dendan, bai ARZU liburu-dendan, Artzuko Matxin kalean 14 - behea.
Oraindik klubeko bazkide ez direnentzat, era berean, doan jasotzeko aukera ematen zaie, baldin eta bazkide gisa alta ematen badute eta lehen urte honi dagokion 50 euroko gutxieneko kuota eskudirutan ordaintzen badute. Hori ere klubaren dendan edo Arzu liburudendan egin ahal izango dute.
Aurrerago, liburua erosteko aukera ere izango da, ltsas Etxean ikusgai egongo den Hondarribiko arraun historiaren erakusketan, abuztuaren 6tik 26ra.