HARRERA CSD
Datorren ostegunean, urriaren 31n goizeko 11:00etan, Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) Hondarribia Arraun Elkartea omenduko duela Madrilen duen egoitzan.
Honen bidez jakinarazten dizuegu datorren ostegunean, urriaren 31n goizeko 11:00etan, Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) Hondarribia Arraun Elkartea omenduko duela Madrilen duen egoitzan.

Klubaren sorreraren 50. urteurrena dela eta, arrauna sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako garaipenengatik omenduko dituzte bertan.


30 bat lagunek osatuko dute hondarribitarren espedizioa, bertan izango baitira arraunlari gehienak, teknikariak eta elkarteko zuzendaritza kideak. Bestalde, Maria Jose Rienda presidenteak ordezkatuko du CSDa.
 
Harreran, Hondarribiak irailaren 8an irabazitako Kontxako Bandera, buru izango da.