XX. HONDARRIBIKO TRAINERU JAITSIERA - XX DESCENSO DE TRAINERAS DE HONDARRIBIA

Aurreko urteetan bezala, eguraldi txarrarekin izan ezik, Hondarribiko hondartzan parean jokatuko da otsailaren 8an, larunbata, eguerdiko 12:00tan hasita

Aurreko urteetan bezala, eguraldi txarrarekin izan ezik, Hondarribiko hondartzan parean jokatuko da. Ibilbide hau eta 1982. urte arte Hondarribian ospatzen zen Kontxako sailkapen estropadaren ibilbidea berdinak dira.

Irteera udaran “Hondarribiko Bandera” irteten den toki beretik izango da, baina hau bi luzetara izango da. Estropadaren formatu honekin luze bakoitzak ibilbide bikoitza du, traineruak itxaso irekian asko ateraz. Atxikirik bidaltzen dizuegu estropadaren ibilbidea.

Gazteek, beteranoek eta emakumeek ibilbide motzagoa izango dute. Hauek gizonekin alderatuta heren bat gutxiago izango dute. Gizonen ibilbidearen luzera ofiziala izango da.

TKE Ligako bost elkartek parte hartuko dute: Zarautz, Donostiarra eta Hodarribia Gipuzkoarak eta Bermeo eta Isuntza Bizkaitarrak.

Euskotren Ligako lau traineruk (Orio, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia) ere parte hartuko dute.


Hemen irteera ordena ikus dezakezue: irteera ordena.

Palmaresa:

 

Edizioa

Urtea

Garailea

1

2001

Hondarribia

2

2002

Hondarribia

3

2003

Hondarribia

4

2004

Astillero

5

2005

Astillero

6

2006

Hondarribia

7

2007

Orio

8

2008

San Pedro

9

2009

Bermeo-Urdaibai  (19’36” 46cs)

10

2010

Bermeo-Urdaibai (21’ 05’’ 94cs)

11

2011

Bermeo-Urdaibai (21’11’’ 75 cs)

12

2012

Orio (20’54’’ 85 cs)

13

2013

Orio (20,15” 24 cs.)

14

2014

Orio (ibaian: 22’05’’ 61cs )

15

2015

Hondarribia  (19’50’’ 46 cs)

16

2016

Hondarribia  (ibaian: 21’14’’ 29 cs)

17

2017

Bermeo-Urdaibai  (20’19’’ 68 cs)

18

2018

Hondarribia  (ibaian: 19’42’’ 83 cs)

19

2019

Hondarribia (20’00’’17 cs)

 Denborak luzatzen ditugu estropada itxaso irekian, bi luzetara eta distantzia ofizialan jokatzen den geroztik. 2014, 2016 eta 2018 izan ezik hauek ibaian jokatu baitziren.

 Aurreko taulan ikusi dezakegunez Hondarribia da garaipen gehien duenak (8). Orio eta Bermeok jarraitzen diote 4 garaipenekin, Astillero birekin eta San Pedro bakarrarekin.

           

Partaidetza eta irteera zerrenda.

 

Guztira 36 traineruk parte hartuko dute. Beteranoak 8, emakumeak 10 eta senior gizonak 18. 

Lehen trainerua,Ibaialdeko beteranoak, 12tan hasiko dira. Gainontzekoak minutuz minutu irtengo dira guztiak jarraian.