Arrauna

2013-ko uda geroztik, Hondarribiko hiru traineru lehian ikusteko aukerarik ez da egon. Aurten, emakumezkoen ontzi bat ateratzeko helburua bete da eta uretan ikusiko ditugu lehenengo eta bigarren ontziarekin batera. Mikel Orbañanosen mutilak San Miguel Ligako koroa defendatuko dute 2015ean arrakastaz beteriko uda bat egin ondoren eta Aner Etxarteko txotxuak, KAE-1 ligan lehiatuko dute 2015ean KAE-2 Ligako txapeldunak geratu ondoren.

Ama Guadalupekoa lehenengo nahiz bigarren ontziak azkenengo urteko blokea mantentzen dute, aldaketa txiki batzuk eginik. Beste aldetik, emakumezkoen trainerua, Joserra Oiarzabal entrenatzailea delarik, klubeko filosofiarekin jarraitzen du eta etxeko arraunlariekin blokea osatu du.

Traineru bakoitzaren taldea eta egutegia ezagutzeko, klik egin ondorengo laukietan: