
PIRAGUEN ALOKAIRUA: Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra
Alokairuan sartzen dira:
- Biko kayak edo indibiduala, autohustugarria
- Palak
- Ur-txalekoak
- Eserlekuaren bizkarraldea
- Bidoi estankoa
ALOKAIRUAREN BALDINTZAK
Alokairua egiteko, alokairu-baldintza hauek onartzen dituen dokumentu bat sinatu
behar da: (dokumentu hau alokairu-egun berean emango zaizue)
- Nahitaezkoa da igeri egiten jakitea eta ur-txalekoa erabiltzea alokatutako
materiala erabiltzen ari den bitartean. - Erreserba egin ahal izateko, 18 urtetik gorakoa izan behar du. Kayak batean
joateko gutxieneko adina 8 urtekoa da, eta 12 urtera arteko haurrak ontzi berean
heldu batekin joatera behartuta daude. Tutorearen baimena behar da. - Adingabeek arduradun batekin joan beharko dute, edo arduradunak sinatutako
baimena eraman beharko dute. - Bezeroak funtzionamendu eta kontserbazio baldintza onetan itzuli beharko du
alokatutako ekipoa. Alokairuan izandako kalteen erantzule izango da, erabilera
txarragatik, lapurretagatik edo ebasketagatik. - Materiala eta ekipamendua alokatzeko zerbitzuek ez
dute laguntza-asegururik. Debekatuta dago pertsonei alokatutako materiala
erabiltzea alkoholaren, narkotikoen edo bestelako substantzien eraginpean.
Enpresak ez du inolako erantzukizun zibil, administratibo edo penalik izango
esandakoa ez betetzeagatik. - Hondarribia Arraun Elkarteak beretzat gordetzen du zerbitzua eteteko
eskubidea, arestian aipatutako baldintzetako batzuk ez betetzeagatik edo
justifikatuta dagoen beste edozein arrazoirengatik. - Materiala alokatu duten pertsonek konpromisoa hartzen dute partekatzen dugun
espazioaz gozatzen ari diren pertsonak errespetatzeko (bainulariak, ostro
piraguistak…). - Ekipamenduaren alokairua kontratatzeak esan nahi du aurreko baldintzak
irakurri eta onartu direla.
