Unai Emery eta elkartearen arteko lankidetza hitzarmena

Gaur eguerdiko 13:00etan, Hondarribia Arraun Elkartearen instalazioetan, Unai Emery eta HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAren arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da.


Ekitaldian Unai bera eta Joxemi Elduayen elkarteko presidentea egon dira.
Elduayenen hitzetan, akordioa “primerakoa” da, eta “oso akordio garrantzitsua da, gure proiektuarentzat bultzada bat dena zentzu guztietan. Munduko kirol eliteko pertsona batek, Unai den bezala, bere jaioterriko arraun elkartearekin lankidetzan aritzea erabaki izana keinu ederra da, eta harro gaude elkarteko zuzendari eta hondarribitar gisa”.
Bestalde, Unai Emeryk esan duenez, “gaurkoa oso egun zoriontsua da niretzat eta nire familia osoarentzat. Hondarribiako trainerua pasioz jarraitu izan da beti gure etxean, izan ere, Roman Emery osaba urte askotan izan zen Ama Guadalupekoaren ordezkaria.
Itsu-itsuan sinesten dut Hondarribia Arraun Elkartean egiten den lanarekin eta ordezkatzen duen elkarte ereduan, eta harro nagobere garapenean lagundu ahal izateaz”.


Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Horren barruan, aurrerantzean, Unai Emeryren enpresa-taldeko EKIPATE BY UE markak Hondarribiko traineruaren brankan jantziko du.

×

Hondarribia Arraun Elkartea

WhatsApp - chat

¡Hola! ¡Estamos en WhatsApp!